Pinetako Harana (aragoieraz: Bal de Pineta edo Bal Berde; gaztelaniaz: Valle de Pineta) Aragoiko Pirinioetan kokatzen den haran bat da. Monte Perdidoko mendikatearen ekialdean dago. Haran hau Monte Perdido mendiaren oinetan dagoen Pinetako Zirkutik hasi eta Bielsako udalerriraino hego-ekialdeko norantzan 12 kilometroz luzatzen da.
Pinetako haranaren goi-ibarra Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalaren barnean kokatzen da.
Kanpo estekak