Pilote (aldizkaria)

Artikulu hau komiki-aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pilote».
Pilote
Pilote 2003.jpg
Motakomikia
Fitxa teknikoa
Azken aleaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
HizkuntzaFrantsesa
Argitaratze lekuaParis
ArgitaletxeaDargaud
Banaketa
Banatze-eremua Frantzia
MaiztasunaAstekaria (1959)-(1974)
Hilabetekaria (1974)- (1989)
Identifikadoreak
ISSN0999-9728

Pilote Dargaud argitaletxearen komiki aldizkari bat izan zen Frantzian, René Goscinnyk 1959an sortua.[1] Hasieratik, Asterix galiarraren abenturengatik egin zen ezagun eta, gerora, beste zenbait pertsonaia klasiko bihurtu ditu, adibidez, Blueberry Tenientea edo Valérian, espazio-denborako agentea. Hasieran, astekari bat izan zen eta, 1974tik aurrera, hilabetekari bat; 1989an itxi zuten.

Argitalpenaren ibilbidea

Lehenengo zenbakia 1959ko urriaren 29an agertu zen. Berehala Radio Luxembourg Frantziako irrati entzunenak oihartzun handia eman zion aldizkariari, eta egun bakar batean 300.000 ale saldu zituzten. Arrakasta ikusita, hurrengo zenbakietan ale kopurua handitu egin zuten 8. zenbakian 400.000 heltzeraino. Aldiz, apustua gaizki atera eta ale ugari itzuli zizkieten: argitaletxeak ekonomikoki porrot egin zuen. Kostuak haien gain ezin hartuz, Georges Dargaud argitaldariak Pilote erosi zuen sinbolikoki libera baten truke; René Goscinny (sortzaileetako bat Charlier-ekin batera), hala ere, haren postuan mantendu zuen.[1]

Argitaratzen hasi eta gutxira, izenburuak "Le journal d'Asterix et d'Obelix" esaldia zeraman azpian, komiki horren arrakasta zela eta. Aldizkariaren sortzaileak izanagatik, Charlier eta Goscinny kolaboratzaile huts bilakatu ziren, baina hasieran bi sortzaileek ilustratzaile eta gidoilarien komikietako soldata ia bikoiztu egin zuten Pilote hastearekin batera. Horrek oso erakargarri egiten zuen komikilari onentzat, eta aldizkariak barra-barra erakarri zituen talentuak. Esperimentaziorako laborategi bilakatu zen eta, Goscinnyk erakarrita, izaera oso desberdineko artistek kolaboratu zuten bertan: Gébé, Moebius, Tardi, Cabi, Bilal, Hugo Pratt, Reiser, etab. Nagusia bera izan ez arren, Goscinnyk zeraman benetan aldizkariaren linearen lema.[1]

1968an, porrot egindako gehigarri baten apustu baten ondoren, Dargaudek Goscinnyren eskuetan utzi zuen Piloteren zuzendaritza. Hala ere, 68ko Iraultzak hura astindu ere egin zuen: marrazkigileek bilkura batera deitu zuten eta "behera nagusia!" ere entzun behar izan zuen bertan, kaleko aztoramen giroarekin bat etorriz; ondorioz, bilkuratik alde egin zuen. Beste bilkura batean, kaleko gaietatik hurbilago zegoen linea bat proposatu zuen, bat etorriz marrazkilarien kezkekin.[2] 68ko maiatzaren ondoren, egunerokotasuneko umore atal bat zuen, Reiser edo Marcel Gotliben lanekin, eta helduagoentzako istorioekin, "Les 6 Voyages de Lone Sloane" kasu, Philippe Druilletena, edo "Egungo Elezaharrak" saila, Pierre Christin eta Enki Bilalena.

Urte hartako jazoerek, ez zuten soilik aldizkariaren edukian eragina izan, baizik eta baita René Goscinnyren lidergotzan ere, oso ahulduta geratu zena. 1970ean, Pilotek Asterix eta Obelixen aldizkari izateari utzi zion eta, hortik aurrera, "gogoeta egiten dibertitzen den aldizkaria" izatera pasa zen. Marrazkilari batzuk Charlie Hebdora pasa ziren, eta gogor eraso egin zioten Goscinnyri. 1974an, linea politikoagoa hartzearen kontra, Goscinnyk dimisioa eman zuen. Bang! aldizkariarentzako 1973an egin zuen elkarrizketa batean, Goscinnyk honako hau onartu zuen:


« Izatez, Pilote aldizkarian, jada erabat aldendu gara umeentzako aldizkaritik, eta gure irakurle masa, hamasei eta hogeitabost urteko pertsonen artean bilduta dugu. »


Handik gutxira, Hara-Kiri aldizkariarekin jasaten dituen alderaketez defendatzen da.


« ...eurak aldizkari politikoa baitira, eta gu aldizkari komertziala. Eurek beti euren ideologia politikoak baldintzatzen duen ikuspuntu bat dute, eta guk ere ideologia politiko zehatz batekin lotutako iritzi bat ematea nahiko lukete. Eta ez gara inoren morroi! »


Erreferentziak

  1. a b c Paris Match. 2017, 49-53. or.
  2. Paris Match. 2017, 56-57. or.

Bibliografia

  • . (2017). «Merci patron ! L'aventure Pilote» Paris Match ; Hors-Série (Paris): 49..

Kanpo estekak