Maria Pilar del Rio Sánchez (Castril [1], Granada, 1950eko martxoaren 15a) Espainiako kazetaria eta itzultzailea da .
Biografia
15 anai-arrebako familia batean jaio zen, eta Pilar da zaharrena.Granada, Sevilla eta Madrilgo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Hainbat hedabidetan, prentsan, irratian eta TVEn lan egin du.
1986an portugaldar idazlea José Saramago, ezagutu zuen eta berarekin ezkondu zen 1988an. Saramagoren hainbat eleberri itzuli ditu gaztelaniara. Zenbait urtez Lisboan bizi ondoren, 1993an Lanzaroteko (Kanariar Uharteak) Tias herrira joan ziren eta elkarrekin egon ziren bertan 2010ean Saramago hil zen arte.[2]
2010ean portugaldar nazionalitatea eskuratu zuen, bere burua iberoamerikartzat joz, eta Lisboara joan zen behin betiko, Pilar presidente den Jose Saramago Fundazioaren egoitza dagoen tokira, [3][4]
2010ean Jose y Pilar estreinatu zen, Miguel Gonçalves Mendesek zuzendutako dokumentala, non Jose Saramagorekin batera bi urte baino gehiagoz erretratatzen den, bere bizitza pertsonal eta profesionala erakutsiz idazle portugaldarrarekin batera. Geroago, Alfaguara- k José y Pilar Conversaciones inéditas liburua argitaratuko zuen filmean egindako elkarrizketa askorekin. [5]
Gaztelaniara itzulitako Saramagoren lanak
- Todos los nombres. Madrid. Aguilar, Altea, Taurus, Alfaguara, S.L. 1997.
- La caverna. Madrid. Aguilar, Altea, Taurus, Alfaguara, S.L. 2000.
- El hombre duplicado. Alfaguara, 2003.
- Don Giovanni o el disoluto absuelto. 2005.
- Las intermitencias de la muerte. 2005.
- Ensayo sobre la lucidez. 2006.
- El viaje del elefante. 2008.
- Caín. 2009.
- Claraboya. (1952). 2011.
- Alabardas, alabardas, Espingardas, espingardas. José Saramagoren amaitu gabeko lana. 2014rako dago argitaratzea aurreikusita, Bilmunda aldizkariaren arabera.[6]
Sariak eta aitorpenak
- 2016ko azaroan, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako Arte eta Kultura LusoEspainiako saria jaso zuen Saramago Fundazioko sortzaile eta lehendakari lanagatik.[7]
- Andaluzia Domina 2016.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak