Pilar Punzano

Pilar Punzano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Pilar Pérez Punzano
JaiotzaMadril1980ko otsailaren 15a (44 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Pilar Punzano

IMDB: nm0700631 Facebook: 100009776299366 Twitter: pilar_punzano Instagram: pilarpunzano_oficial Edit the value on Wikidata

Maria del Pilar Pérez Punzano (Madril, 1980ko otsailaren 15a)[1] madrildar aktorea, pedagogoa, diseinatzailea eta dekoratzailea da.[2][3] Ezaguna egin zen Amor, curiosidad, prozak y dudas(2001), Guante blanco (2008) eta Blanca Madison (2000) lanekin.[1] 2010-2015 Espainiako telebistako Cuentame cómo pasó telesailean Ines Alcántara pertsonaia ordezaktu zuen.[4]

Ibilbidea

1998an egin zuen debuta zineman, Carlos Amil zinemagile galiziarraren eskutik, Blanca Madison filmean, eta protagonista izan zen. Urte horretan bertan, Jazzoo film laburrean hartu zuen parte.

1999an, Paris-Tombuctú grabatu zuen, Luis Garcia Berlangaren aginduetara. Hurrengo urtean, 2000. urtean, Dos niños solos eta Soirée film laburretan eta Daniel Cebrianen Cascabel filmean jardun zuen.

1999an, Antena 3 kateko Compañeros izeneko telesailean hartu zuen parte, Miriamen rola interpretatuz. 2001ean, Miguel Santesmasesen Amor, curiosidad, prozak y dudas filmean ere parte hartu zuen, eta Malagako Zinemaldiko epaimahaiaren aipamena eta Toulouseko Espainiako Zinema Jaialdiko aktore berriaren saria jaso zituen. Horrez gain, Goya saria jaso zuen Nada que perder film laburraren protagonista izan zen.

2002an Juan Carlos Claverren ¿Dónde está?, Jacobo Risparen No debe estar aquí eta Aitor Gaizkaren Entre abril y julio eta Curro Velázquezen Si tú supieras film laburra.

2003an Telecinco kateko El comisario telesailean izan zuen paper finko bat, Angela inspektoreordea. Bere hurrengo lana, kate bereko Vientos de agua telesaila, kritikak asko txalotu zuen koprodukzio hispanoargentinarra izanz en, eta bertan, besteak beste, Hector Alterio eta Ernesto Alterio aita-semeekin partekatu zuen protagonismoa.

2007an, Antena 3 kateko C.L.A. No somos ángeles telesailean izan zen eta 2008an Telecincoko Hermanos y detectives eta TVEko Guante blanco telesailetan lan egin zuen.

2010eko ekainaren 21a eta 2015eko uztailaren 24a bitartean,Televisión Española eta Ganga Producciones kateen Cuéntame cómo pasó saioan lan egin zuen. Ines Alcántara pertsonaiaren rola interpretatu zuen 86 ataletan eta 5 denboralditan, Irene Visedo aktorearen ordez.[5][6][7]

Sexualidad Esencial orrialdean albisteen erredaktore eta Ubuntu Home Staging-enhigiezinen marketinerako dekoratzailea aritu da.[8]

Lanak

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[9][10]

Film luzeak

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria Generoa
1998 Blanca Madison Zuria Carlos Amil Drama/Zinema beltza
1999 Paris-Tombuctú Zou Zou Luis Garcia Berlanga Komedia
2000 Cascabel Argia Daniel Cebrián Drama
2001 No te fallaré Miriam Manuel Rios San Martin Drama/Erromantzea
2001 Amor, curiosidad, prozak y dudas Kristina Miguel Santesmases Drama
2002 ¿Dónde está? Juan Carlos Claver Drama
2002 No tienes que estar aquí Marta Jacobo Rispa Beldurrezkoa
2002 Entre abril y julio Lola Aitor Gaizka Erromantzea/Komedia
2003 The Pink House Zola Tessa Blake, Ian Williams Komedia
2003 Una cita en Flamingos Jorge Ortiz, Landázuri Yzarduy Dokumentala

Film laburrak

  • Jazzoo (1998), Álvaro de la Herránena.
  • Dos niños solos (2000).
  • Soirée (2000), Aitor Gaizkarena.
  • Nada que perder (2001), Rafa Russorena.
  • Si tú supieras (2002), Curro Velázquezena.
  • Ventura (2009), Diego Pérezena.
  • Cuentos clásicos (2016), hainbat zuzendariren lankidetza.

Serieak

Urtea Telesaila Katea Pertsonaia Oharrak
1998 Manos a la obra Antena 3 Atal 1
1999 Tío Willy La 1 Sofía
1999-2000 Compañeros Antena 3 Miriam Iniesta 7 atal
2001 Hospital Central Telecinco Julia Atak 1
Paraíso La 1
2003-2005 El comisario Telecinco Ángela Alonso 37 atal
2004 7 vidas Atal 1
2006 Vientos de agua Laia 6 atal
2007 C.L.A. No somos ángeles Antena 3 Patricia Soriano 65 atal
2008 Guante blanco La 1 Sara Martín 8 atal
Hermanos y detectives Telecinco Atal 1
2010-2015 Cuéntame cómo pasó La 1 Inés Alcántara 86 atal

Bideoklipak

Sariak eta aintzatespenak

  • Aipamen Berezia Malagako Jaialdian, Miguel Santesmasesen Amor, curiosidad, prozak y dudas filmarengatik, Rosa Mariscal, Silvia Marsó eta Esther Ortegarekin batera.
  • Emakumezko aktore berri onenaren saria Toulouseko Espainiako Zinema Jaialdian, Miguel Santesmasesen Amor, curiosidad, prozak y dudas pelikularengatik.

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Pilar Punzano - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  2. Diario de Alcalá. La "hija mayor de Cuéntame, pregonera de los Santos Niños. .
  3. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Pilar Punzano» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  4. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2023-11-29). «Así ha cambiado Inés, la hija rebelde de los Alcántara en las temporadas de ‘Cuéntame’» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  5. Juárez, Ana Sánchez. (2015-11-12). «Pilar Punzano: los faxes e 'emails' del despido más truculento de 'Cuéntame'» vanitatis.elconfidencial.com.
  6. (Gaztelaniaz) «Pilar Punzano e Irene Visedo: la maldición de Inés Alcántara en 'Cuéntame cómo pasó'» www.bekia.es 2015-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  7. (Gaztelaniaz) Pardillos, Por David. (2023-11-29). «Qué fue de Pilar Punzano, la actriz que interpretó a Inés Alcántara en ‘Cuéntame cómo pasó’» infobae (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  8. Pilar Punzano. «Perfil de Facebook de Pilar Punzano» Facebook Messenger.
  9. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Pilar Punzano» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Pilar Punzano» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).

Kanpo estekak