Pierre de Selve, Pierre de Monteruc deitua (Donzenaceko gaztelua , Limousin, ? – Avignon, 1385eko maiatzaren 20a) okzitaniar elizgizona izan zen.
Tolosako Unibertsitatean ikasi ondoren, Amienseko katedralaren kanoniko bilakatu zen. Inozentzio VI.aren iloba, 1355ean honek Iruñeko apezpiku izendatu zuen. Baina, nafarrek kanpoan hautaturiko apezpikurik nahi ez zutenez, ezin izan zuen kargua hartu. Hurrengo urtean bere osabak kardinal izendatu zuen[1].
Erreferentziak