Pierre d'Ailly (Compiègne, 1351 – Avignon, 1420ko abuztuaren 9a) Frantziako teologoa eta Erromatar Eliza Katolikoko kardinala izan zen. Gilen Ockhamgoaren jarraitzailea izan zen, arimatik at singularrak soilik existitzen direla eta unibertsalek zeinuak besterik ez direla baieztaturik. Ziurtasunaren inguruan ere gogoetak egin zituen.
[1]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Pierre d'Ailly» A companion to philosophy in the Middle Ages.