Pierre-Athanase Larousse (Toucy, Frantzia, 1817ko urriaren 23a - Paris, Frantzia, 1875eko urtarrilaren 3a) frantses pedagogoa, entziklopedista eta argitaldaria izan zen.
Biografia
Goi-ikasketako eskola bateko zuzendaria zen, eta gerora, ama-hizkuntza ikasteko berrikuntzak ekarri zituen zenbait pedagogia-obra eman zituen argitara: Traité complet d'analyse grammaticale (1850), Traité complet d'analyse et de synthèse logique (1852), Jardin des racines grecques et latines (1858-1860), etab. 1852. urtean, Librairie Larousse argitaletxe eta liburu-denda arrakastatsua sortu zituen. Grand Dictionnaire universel du XIXe siècle izan zen haren obra nagusia.
Erreferentziak