Pierre Dubedat (Baiona, Lapurdi, XVIII. mendea) Lapurdiko itsaslapur ospetsua izan zen.
Biografia
Citoyenne Française gerraontziaren kapitaina izan zen. Itsasontzi ingeles batek harrapatu zuen ustekabean Kanarietako eta Cabo Verdeko uharteen artean. Dubedat larriki zauriturik suertatu zen hartan.
Rigal kapitainordeak ontziaren zuzendaritza hartu eta ingelesak urrunarazi zituen. Horri esker Citoyenne Française ontziak merkataritzan aritzeko eskubidea lortu zuen, Konbentzio Gerraren garaian ontzi guztiak gerraontzi bihurtu zituzten arren.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Joseba Aurkenerena: Dubedat, Baionako kortsario ausarta.[1]