Pierre Benoit (Albi, Tarn, Frantzia, 1886ko uztailaren 16a - Ziburu, Lapurdi, 1962ko martxoaren 3a) frantses idazlea eta Frantziako Akademiako kidea izan zen. Idatzi zituen abentura eleberrien artean, arrakasta berezia izan zuen XX. mendean L'Atlantide.
Eskuindarra, nazionalista eta erreakzionariotzat jotzen da[1] eta, gerrarteko garaiko mundu intelektualaren ikuspegi bat islatu zuen haren eleberrien bidez. Bidaiari amorratua zen eta beren eleberriak maiz atzerriko herrialdeetan kokatzen dira: : Atlantis (1919), Aljeria; Salt Lake (1921), Estatu Batuak ; Giant's Causeway (1922), Irlanda; Chatelaine du Liban (1924), Siria...
Euskal Herriko Karlistaldietan girotutako Pour don Carlos idatzi zuen 1920an.
Erreferentziak
- ↑ Armand Lanouxek erabiltzen ditu kalifikatzaile horiek aurre-hitz honetan: Contes et Nouvelles de Pierre Benoit. Louis-Marie Clénetek aipatua, art. cit., 175. or.).