Pierre Antoine Dupont de L'Étang (Chabanais, Charente, Frantzia, 1765eko uztaila – Paris, Frantzia, 1838ko martxoaren 9a) Frantziako Armadako jenerala izan zen. Frantziako Iraultzan eta Inperioko gerretan nabarmendu zen (Valmy, Marengo, Ulm, Frieland), baina espainiarrek (Francisco Javier Castaños jenerala) menderatu egin zuten Bailénen 1808. urtean. Ondorioz, Napoleonek atxilotu egin zuen. Luis XVIII.a Frantziakoak Gerrako ministro izendatu zuen 1814. urtean.
Erreferentziak