Pierre-de-Coubertin estadioa (frantsesez: stade Pierre-de-Coubertin) Parisen dagoen kirol pabilioia da. Paris Saint-Germain Handball eskubaloi taldearen egoitza da. Pierre-de-Coubertin estadioa 1937an ireki zuten Erakusketa Unibertsalerako; 1946an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, berreraiki zuten. Gaur egun, estadioak 4.835 eserleku ditu. BR Paris taldearen egoitza izateaz gain, Paris-Levallois Basket saskibaloi taldearena ere bada, Frantziako Gaz Irekia emakumezkoen tenis torneokoa, eta urtero eskrima ekitaldiak izaten ditu: Parisko Nazioarteko desafioa (urtarrilean) eta Monal Desafioa (otsailean). 1961eko Parisko sarraskian atxilotze zentro gisa erabili zuten estadioa. Gainera, beste kirol batzuetarako erabiltzen da, boxeoa kasu.
Galeria
Kanpo estekak