Pico de las Nieves (eusk. 'Elurren Haitza') Kanaria Handia uharteko gailurra da, uharte osoko mendirik altuena dena. Morro de la Agujereada izeneko bere tontorrak 1.956 metro ditu. Izena bertan egiten zituzten elurtegietatik datorkio.
1950eko hamarkadan, bere magaletan kanariar pinuak birlandatu zituzten. Bere tontorrak San Bartolomé de Tirajana, Vega de San Mateo eta Tejeda udalerrien arteko muga da.
Kanpo estekak