Piazza del Quirinale (Kirinal Plaza) Erromako plaza ospetsua da. Kirinal muino historikoaren gainean dago, Via del Quirinale eta Via XXIV Maggio artean, Monti eta Trevirioni artean. Bertan Italiako Errepublikaren Presidentearen egoitza dago.[1]
Fontana dei Dioscuri edo Fontana di Monte Cavallo plazaren erdian dago. Erromatar Inperioaren garaiko multzo eskultorikoa da. Lanak Konstantinoren Termetan aurkitu zituzten eta han kokatu zituzten. Eskulturetan Kastor eta Polux bikiek zaldiak heltzen ikus daitezke. Multzo berean Augustoren Mausoleoan zegoen obeliskoa dago.
Palazzo della Consulta
Plazaren ekialdean dago. Garai batean Vatikanoaren epaitegia izan zen. Ondoren, Kolonietako Ministerioa izan zen. 1955etatik Gorte Konstituzionala dago.
Beste monumentuak
Scuderie del Quirinale: XVIII. mendekoa (Alessandro Specchi eta Ferdinando Fuga arkitektoak), XX. mendearen amaieran zaharberritu egin zen. Gaur egun arte-erakusketak egiteko erabiltzen da.
Baranda: plazaren mendebaldean dago eta bertatik hiriaren ikuspegi ederra ikus daiteke.
Erreferentziak
↑Sergio Delli, Le strade di Roma, hirugarren edizioa, Erroma, Newton Compton Editori, 1988, 809 or.
↑Touring Club Italiano, Collana Guida d'Italia, Roma, zortzigarren edizioa, 1993, 319 or. ISBN 88-365-0508-2.