Petri II.a Jugoslaviakoa (serbieraz: Петар II Карађорђевић, Petar II Karađorđević; Belgrad, Jugoslaviako Erresuma, 1923ko irailaren 6a – Denver, Colorado, AEB, 1970eko azaroaren 3a) Jugoslaviako azken erregea izan zen, 1934-1945 urteetan. Alexandro I. Karageorgevitxen semea zen eta Petri I.aren biloba. Aginpidea erregeordeen esku egon ondoren, 1941eko martxoan hartu zuen erregetzaren ardura. Handik gutxira, Londresa erbesteratu behar izan zuen alemaniarren inbasioaren ondorioz eta ezin izan zuen itzuli, 1944an, Tito buru zuen gobernu berri bat osatu baitzen Jugoslavian.
Erreferentziak