- Artikulu hau Argentinako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Peso (argipen)».
Peso argentino argentinarra (gaztelaniaz: Peso argentino), Argentinako Errepublikan 1983tik 1985era zirkulazioan egon zen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea ARP zen eta bere sinboloa $a[1], peso eta dolar izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Peso argentino argentinar banako baten ehunena zentabo deitzen zen eta peso bakoitza 100 zentaboz osatuta zegoen. Peso argentino hitzek, pisu argentinarra esan nahi dute gaztelaniaz[2].
Historia
1983ko ekainak 1ean peso argentino argentinarrak peso ley argentinarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 10.000 peso ley argentinar = 1 peso argentino argentinar[1][3]. 1985eko ekainak 14an berriz, austral argentinarrak, peso argentino argentinarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 1.000 peso argentino argentinar = 1 austral argentinar[1][3].
Erreferentziak
Kanpo estekak