Perspektiba
![]() Perspektiba bolumenak —hiru dimentsioko objektuak— planoan —bi dimentsioko gainazalean— marrazteko artea da, sakontasuna eta objektuen kokaleku erlatiboa irudikatzeko balio duena. Marrazki batean, perspektibak sakontasuna eta txikitze efektuak ematen ditu. Era berean ikusleak duen ilusio bisuala da, hainbat distantziatan sakontasuna eta objektuen kokalekua zehazten laguntzen duena. Hainbat perspektiba mota bereizten dira (ikus: Perspektiba motak). HistoriaPerspektibaren legeak, espazioa eta bolumena irudikatzeko antzea sortu zutenak, Errenazimentuan eman ziren (Brunelleschi, Alberti, Masaccio, Van Eyck); lege horiek aplikatuz, koadro bateko gauzakiak batzuk besteak baino urrutiago (edo gertuago) zeudela adierazteko, urrunekoa gertukoa baino txikiagoa irudikatzen zuten; zenbat eta urrunago egon orduan eta txikiagoa izaten zen gauzakia, eta ikuslearen ikuspuntuari zegokion irudizko gune batean biltzen ziren lerro sistema baten arabera moldatzen zuten irudia. Errenazimentuko perspektibak eragin handia izan zuen, Mendebaldean batez ere, eta perspektibaz lortutako emaitza bikainei esker Mendebaldeko arteak Ekialdekoaren maila gainditu zuen. Lerro sisteman oinarritutako perspektiba, artean ez ezik, arkitekturan, ingeniaritzan eta beste zenbait alorretan ere oso erabilia da, eraikuntza edo dena delakoa egiten hasi aurretik amaitzean nolakoa izango den ikusteko aukera ematen duelako. Aipatzekoa da beste perspektiba mota bat, perspektiba atmosferikoa, perspektiba koloreen eta argi-itzalen kontrastearen bidez adierazten duena. XX. mendean perspektibak orain arte izan duen indarra galdu du; kubismoaz geroztik irudiak plano bakar batean irudikatzeko joera nagusitu da, erlatibitatearen teoriaren eta artea hizkuntza dela eta ez errealitatearen irudikapena dioen joera estetikoaren bidez. Perspektiba motak
Perspektiba konikoa![]() Puntu bakarreko perspektiba konikoa
Bi puntuko perspektiba konikoa
Hiru puntuko perspektiba konikoa![]() Zero puntuko perspektibaZero puntuko perspektibako marrazkietan lerroak ez dira ihes puntu batean elkartuko. Airetiko ikuspegi askok, paisaia askok, zero puntuko ikuspegia izan ohi dute.
Perspektiba axonometrikoa edo zilindrikoaPerspektiba ortogonalaPerspektiba isometrikoa![]() Perspektiba dimetrikoaPerspektiba trimetrikoaPerspektiba zeiharra edo perspektiba eslaiaKabalier perspektibaKabalier perspektiba edo kabalier ikuspegia[1] perspektiba zeihar mota bat da.
Militar perspektiba
Altzari perspektiba, zurginen perspektiba
Ikus, gaineraErreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Perspektiba |