Sortzen ari zen egoerak ez zuen ez hanka ez buru. Sobietar Batasunak, altzairu-, lehengai-, erregai- eta energia-ekoizlerik handienak, baliabide horien eskasia zuen, behar ez bezala eta xahukeriaz erabiltzen ari zirelako bereziki. Nahiz eta jateko zereal-ekoizle nagusietako bat izan, urtero-urtero milioika tona erosi behar izaten zuen pentsuak egin ahal izateko. Mila biztanleko mediku eta ospitale-ohe proportziorik handiena dugu eta, aldi berean, gure osasun-zerbitzuek hutsune nabarmenak dituzte. Gure koheteek Halley kometa aurki dezakete edo Artizarreraino hel daitezke hutsik egin gabe; baina lorpen zientifiko eta teknologiko horiekin batera, nabarmena da izugarrizko eraginkortasun falta dugula, lorpen zientifiko horiek ez baititugu erabiltzen gure behar ekonomikoak konpontzeko. Esaterako, sobietar etxeetako tresna gehienen kalitatea oso eskasa da.
Perestroikak zenbait ministreei independentzia gehiago eman zien eta merkataritzako erreformak laga zituen. Hala ere, bere helburua ez zen komunismoa desegitea baizik eta sobietar kontsumitzaileen nahiak hobeto betetzea[4]. Edonola ere, jadanik zeuden barneko tirabira politiko, sozial eta ekonomikoak burutu eta errepubliketan nazionalismoa bultzatu zuen, Sobietar Batasunaren gainbeheraren katalizatzaileak izango zirenak.