Pere Coromines i Montanya (Bartzelona, Katalunia, 1870eko maiatzaren 6a - Buenos Aires, Argentina, 1939ko azaroaren 30a) katalan politikaria eta idazlea izan zen.
Biografia
Errepublikaren aldekoa, abertzalea eta anarkismozalea zen. El Poble Català egunkariko zuzendaria izan zen. Buenos Airesen hil zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren erbestera jo ondoren. Eleberri ugari idatzi zuen, hiriko bizimodua eta anarkismoaren gorabeherak gai hartuta. Miguel Unamunoren lagun mina izan zen.
Erreferentziak