Espainiako Gerra Zibilak errotik markatu zuen bere familia, ama hilda zegoen eta hainbat senide zituen kartzelan makiei laguntzeagatik. Pepitak kartzelara egiten zituen bisitetan, osabaren lagun gazte batek, Jaime Cuello gerrillariak, hogeita zazpi urtekoak, hogei urteko kartzela-zigorra zuenak, eta sei urte beteak Pepitari erreparatu zion. Indultua iritsi zitzaionean, harremana hasi zuten.[5]
Cuello PCEko militantea zen eta erresistentziarekin inplikatu zen berriro. Guardia Zibilak aurkitu eta harrapatu egin zuen. Hogeita hamasei eguneko galdeketak eta torturak jasan ondoren, hogei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta handik gutxira Burgosko zigor-epaitegira eraman zuten. Patiñok bere harremanari eustea erabaki zuen. Komunikazio bakarra postalen bidezko zen, hamabost egunetik behin, eta bisita bat urtean. Bitartean, makiei kontsignak pasatzeko probesten zituzten mezuak.
Joan XXIII.a aita santua 1960ko hamarkadaren hasieran hil zen, eta horrek indultu orokor bat ekarri zuen, Jaime Cuellok etekina atera zion, eta aske geratu zen, espetxean hamazazpi urte eman ondoren.[6] Ezkondu egin ziren, baina,Cuellok osasuna oso kaltetuta zuela, hamar urte besterik ez zuen iraun.[7]
1998an, Dulce Chacón idazlea Espainiako hainbat probintziatan zehar bidaiatzen hasi zen La voz dormida eleberrirako dokumentazio eta testigantza errealen bila, Gerra Zibilean bi aldiz galtzaile ziren emakumeei omenaldia egin nahil baitzien. Pepita Patiñoren testigantzak sakonki jo zuen eta eleberriaren argumentu zabalaren gidariari bizia emateko balio izan zion, 2002an argitaratu baitzen.
Dulce Chacón 2003an hil zen, eta, 2011n, Benito Zambrano zuzendariak eleberriaren izen bereko filma egin zuen. María León izan zen Pepita Patiñoren pertsonaiari bizia eman zion zion aktorea.[8] Bere interpretazioagatik zilarrezko Maskorra jaso zuen, urte bereko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aktore onenaren kategorian.[9][10]
Ikusleen eta kritiken artean arrakasta handia izan zuen, 2012an La voz dormida filmak bederatzi izendapen jaso zituen Goya sarietarako, eta hiru sari eskursatu. Horietako bat María Leónentzat izan zen, aktore errebelazio onenaren saria. Aktoreak diktadurak isildutako emakume guztiei eta Patiñori eskaini zien saria.[11][12]
Patiño 2015eko abuztuaren 31n hil zen. Espainiako egunkari nagusietan eta memoria historikoko kolektiboetan oihartzuna izan zuen eta omenaldia egin zioten.[13]
Erreferentziak
↑Registre Civil de Còrdova, Tomo 00157 - pàgina 263 - Secció 3ª. (2015). «Dades de filiació i partida de defunció» Arxiu familiar de Josefa Patiño Páez.