Penitentzia edo aitortzaKristau-erlijioan, norberak egindako bekatuakapaiz baten bidez Jainkoaren eta elizaren aurrean onartzean, barkamena eskatzean eta egin beharreko penitentziak betetzean datzan sakramentua da[1].
Oinarri teologikoa
Elizaren ohituraren arabera, Jesukristokapostoluei Jainkoaren izenean bekatuak barkatzeko ahalmena eman zienez, bere oinordekoek eskubide hori jarauntsi zuten. Ahalmen hori Ebanjelioek azaldua da, Joanen Ebanjelioak honela dio:
«
Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.
Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?. Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.
Eta esan zion elbarriari:
–Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
Hura jaiki eta etxera joan zen. Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.
»
Mateoren Ebanjelioa 9, 6-8
Sakramentua, hasiera hasieratik erabili zuten kristauek, izan ere Santiagoren eskutitzak honela esaten du:
«
Aitortu batak besteari zeuen bekatuak. Aitortu batak besteari bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak.
»
Santiago 5, 16
Protestanteek ordea apaizaren beharra ukatzen dute sakramentua egiteko, Gure Aitan oinarrituak:
«
Eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero.
»
Mateoren Ebanjelioa 6, 12
Hau da, edozein fededunek ahalmen hau du:
«
Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu.
»
Lukasen Ebanjelioa 17, 3
«
Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.
»
Joanen Ebanjelioa 20, 23
Barkatua izateko damua besterik ez da beharrezkoa[2].