Pecorino
| Pecorino | |
|---|---|
| italiar gazta eta ardi-gazta | |
| Materialak | gatzagi likidoa esnea ardi esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italia |
Pecorinoa ardi-esnez (pecora hitzak ardia esan nahi du italieraz) eginiko italiar gazta ondu barietate bat da.
Lau Pecorino barietate nagusietatik, guztiek Europar Batasunak Babestutako Jatorrizko Izendapen estatusa dutelarik, Erromatar Pecorinoa da ziur asko Italiatik kanpo ezagunena, bereziki Estatu Batuetan, XIX. mendetik gaztarentzako esportazio merkatu garrantzitsu bat izan dena. Erromatar Pecorino gehiena Sardinia uhartean egiten da, gazta honen ekoizpena Lazion eta Toskanako Grossetoko probintzian ere baimenduta dagoen arren.
Babestutako Jatorrizko Izendapenaren beste barietateak Sardiniako Sardiniar Pecorinoa, Toskanar Pecorinoa, hau Sardiniar Pecorinoaren toskanar barietatea delarik (ia soilik Toskanara euren artaldeekin 1950eko hamarkadan joan ziren sardiniarrek egina) Siziliako Siziliar Pecorinoa (Picurino Sicilianu sizilieraz) eta Basilicatako Pecorino di Filiano dira. Barietate guzti hauek zenbait estilotan topa daitezke heltze denboraren arabera. Gaztarik helduenak, stagionato deituak (onduak, helduak) gogorragoak dira, baina testura hauskor bat mantentzen jarraitzen dute, eta gurin eta intxaur zapore argi bat dute. Beste bi motak, semistagionato (erdionduak) eta fresco, testura samurrago bat eta esne eta esnegain zapore leunagoak dituzte.
Hegoaldean ohikoa da Pecorinoari piperbeltz aleak edo piper gorri ezkatak gehitzea. Gaur egun beste osagai ugari gehitzen zaizkio, intxaurrak, errukula edo boilur zuri edo beltzezko zati txikiak kasu. Sardinian, nahita, gaztaren euliaren larbak sartzen dira casu marzu izeneko tokiko gutizia lortzeko.
Pecorino stagionato on bat, sarritan bazkari bateko postrea da, udare eta intxaurrekin zerbitzatua edo gaztainondo ezti gogorrez bustia. Pecorinoa sarritan pasta plateretan ere erabiltzen da, italiar eskualde gehienetan lehen aukera delarik, Umbriatik hasi eta Siziliaraino, askoz garestiagoa den Parmigiano Reggiano gaztaren ordez. Gaur egun, nahiago da Erroma eta Lazioko pasta errezetetarako, esate baterako, pasta sugo all'amatricianarekin, pasta cacio e pepe eta pasta alla gricia kasu.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.