Pech Maho

Pech Maho
 Monumentu historikoa
Aztarnategi arkeologikoa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Aude
BarrutiNarbonneko barrutia
KantonamenduSigean kantonamendua
Frantziako udalerriSigean
Koordenatuak43°02′44″N 2°57′22″E / 43.045681°N 2.956222°E / 43.045681; 2.956222
Mapa

Pech Maho erromatarren aurreko oppidum bat da, K.a. VI. eta III. mendeen artean elkarren segidako hiru herrik okupatu zuten postu komertziala. Sigean udalerrian dago, Aude departamentuan. Itsas mailatik 29 metrora dagoen kareharrizko muino triangeluar baten gainean eraikia, 1,5 hektareako azalera du. Aztarnategia, itsasoaren, ibaiaren eta lurraren bidegurutzean dago, eta Italia, Galia eta Espainiako bidean. 1913an aurkitu zuen Henri Rouzaudek. Indusketa kanpaina batzuek argi berria eman dute Burdin Aroko Nabonako eskualdeko Elisyiikeen bizitzari buruz.

Aztarnategiko aurkikuntzak batez ere Corbièreseko Museoan[1] gordetzen eta erakusten dira.[2]

Iberierazko testuak eman ditu, besteak beste, zeramikan eta Pech Mahoko berunezko xafla idatziak, oso garantzitsuak iberierazko idazkeraren ikerketarako.

Historia

Uste da K.a. VII. mendean, eskualde honetako indigenak harremanetan egon ziren merkataritza merkatuan lehiatzen ziren greziar eta etruskoekin.

K.a. VI. mendean, biztanleak gainetan ezartzen dira eta harresiz babesten dira eta Burdinaren Aroaren bukaera arte garatzen dena. Pech Mahoren ondoan, Ensérune eta Mailhac daude. Herri lokalen izenak heldu zaizkigu idazkien bidez: Narbonaren inguruko elisizeak, Rosellóko sordonak...

III. mendetik aurrera, mendebaldetik heldutako zeltak (galiarrak) Aude ibaian kokatu ziren eta herrialdea menderatu zuten erromatarrak iritsi ziren arte.

Oppiduma K.a. VI. mendearen azken laurdenean edo V. mendearen hasieran sortu zen. lekua 3 abantaila ziteulako hautatu zutela uste da: ezproin bat osatzen du, erraz defenda daitekeena erasoak jsoz gero, Bages eta Sigean urmaeletatik hurbil dago, garai hartan, itsasoari lotuak eta nabigagarriak, azkenik "Via heraclea" (gero, tarte horretan, Via Domitia izango zena) oso hurbil pasatzen zen eta Berre ibaiako ibi bat zeharkatzen zuen oppidumera.

Burdin Aroan, biztanle gehienak komunikazio bideetan zehar kokatutako gotortutako gune garaitan (oppida-tan) bizitzeko joera zuten, bideeen trafikoa kontrolatzen baitzuten. Beraz, bere kokapena nahita bilatutako emaitza zen, eta horri esker, hiria, itsasoko merkataritza-gune gisa garatu ahal izan zen eta, aldi berean, bere defentsa bermatu ahal izan zuen. Bokazio komertzial horrek ez zuen inoiz behera egin bere lau mendeetan.

Iberieraz idatzita dagoen berunezko xaflaren marrazkia.

Indusketas arkeologikoek hiru aldi edo etapa bereiztea ahalbidetu digute:

1) lehen etapa: K.a. 575 - K.a. 475/450

Greziatik (Atikatik, Korintotik) Etruriatik eta Iberiar penintsulatik inportatutako zeramika kopuru handia agertu da, eta horrek erakuste du hasiera-hasieratik oppiduma Mediterraneoko trukakeen sareen baren zegoela. Bertako zeramika ere agertzen da, gurpilik gabe eginak, bai eta Marseillakoak ere. Defentsa sistema osatzen dute:, 120 metro luze den lubaki bat , hego-ekialdeko aldea babesten duena eta harresi lodi bat lubakiaren ondoan, harrizko zoladuraren gainean adobez eraikia; badirudi harresiaren kanpoaldean eraikin batzuk zeudela.

2) Bigarren etapa: K.a. 475/450 - K.a. 325/300

Etxeak hirigintza plan erregularragoaren arabera eraikiak dira, karrikek mugatzen dituzten etxadietan, laukiak izeteko joera dutenak. Defentsa-harresia nabarmen sendoa da, eta mendebaldeko sarrera bi bastioi ditu ate batek ixten du.

Tokiko zeramika modelatua, emeki-emeki utzi egiten dute eta horen ordez, tokiko ibero-kangedoziar zeramika erabitlzen dute. Inportazioko produktuetan, zeramika atikoen eta anfora iberikoen gorakada nabari da, eta horrek Enpúriesekin merkataritza jarraitua adierazten du, hura baita, produktu horiek banatzen dituen zentro handia. Garai horretakoa da, hain zuzen, oppidumeko denda batean aurkitutako berunezko xafla bat; grekoz eta etruskoz idatzita dago, eta testu grekoa salmenta baten kontaketa da.

3) Hirugarren etapa: K.a 325/300 - K.a. 225/200

Hiria lehen bezala garatzen da hirigintzari dagokionez, eta pentsa daiteke etxe batzuk goratuak direla. Defentsa sistema ez da aldatzen . Empurieseko merkataritza areagotu egiten da, Rosas badiako (Katalunia) lantegietako berniz beltzdun zeramiken inportazioak, Kataluniako kostaldeko zeramika grisak eta anfora k ibero-katalandarrek erakusten duten bezala. Iberiar hizkuntzako grafito asko ageri dira objektu horietako batzuetan. Garai honetatik datoz berunezko hiru xafla ere, denda batean aurkituak eta iberieraz idatziak.

Etxeak

III. mendearen bukaeran, oppiduma bortizki suntsitua da borroka bortitzen ondotik: zenbait borrokalariren errausketa kolektibokoa egiteko su bat piztua zuten etxeen hondakinen gainean. Lau hipotesi landu dira suntsiketa hori azaltzeko: Hanibal II. Gerra Punikoan handik igaro zela Italiara bidean (218-201 K.a.); Empuriasetik erromatarrek eraso zutela Galiako hegoalde konkistatzeko esku hartu zutenean; Volkoen etorrera edo bertakoen arteko lehiak. Oppiduma bertan behera geratu zen hondamendi horren ondoren.[3]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «MUSÉE DES CORBIÈRES» Aude (kontsulta data: 2026-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Monumentos y edificios - Oppidum de Pech Maho - Sigean» www.petitfute.es (kontsulta data: 2026-02-11).
  3. «L'oppidum de Pech-Maho - Site officiel de la commune de Sigean» www.sigean.fr (kontsulta data: 2026-02-11).

Artikulu akademikoak

Kanpo esteka

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.