Pazko zutargia elizetan aurki daitekeen argimutil edo zutargi garaia da, normalean artistikoki landua, Pazkozko xirioa bertan ezartzeko xedea duena.
Pazkozko xirioaren esanahi liturgikoaren arabera, Kristoren irudikapen gisa eta Pazko garaipenaren seinale gisa, argizari kalutatezkoarekin egiten dira eta irudi eta apaingarriz egon izan dira antzinatik.
Ale nabarmenak
Euskal Herriko elizetan daudenen artean, Mugerreko elizakoak (Lapurdi) ondare babestuaren kategoria dauka[1]. Mundu katolikoan nabarmentzen diren aleak dira Erronako San Paulo Harresiz Kanpoko elizan dagoen bat, haitzurdinezko zutoin handi bat (12 edo 13 mendekoa)[2] eta Toledoko Katedralekoa, eskulturaz apainduriko zutoin bat 19. mendekoa, xirioa aldatzeko mekanismo eta guzti duena[3][4].
Erreferentziak
Kanpo estekak