Paulo Afonso Brasilgo ipar-ekialdeko hiria, Bahíako estatuaren ipar-ekialdean, Sao Francisco ibaiaren ertzean. 110.193 biztanle. Aireportua. Nekazaritza da ekonomia-jarduera nagusia. Aipagarriak dira Paulo Afonsotik hurbil dauden izen bereko ur-jauziak, 80 m garai direnak eta segundoko 2.800 m3 ur isurtzen dituztenak, eta haien inguruko parke naturala, "Paulo Afonso" izenekoa hura ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak