Paula de Luque

Paula de Luque

(2010)
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1966ko urtarrilaren 8a (59 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, koreografoa, gidoilaria, film-zuzendaria eta idazlea

IMDB: nm1101275 Facebook: paula.deluque Twitter: pauladeluque Instagram: paula_de_luque Edit the value on Wikidata

Paula de Luque (Buenos Aires, Argentina, 1966ko urtarrilaren 8a)[1] argentinar zinema-zuzendaria, dantzari garaikidea, koreografoa, aktorea, gidoilaria eta idazlea da. Ezaguna da Juan y Eva (2011), Las Bellas Almas de los Verdugos (2023) eta Cielo azul, cielo negro (2004) lanengatik.[1][2]

Bizitza

Aita Federico de Luque Portoko idazlea zen eta ama Virginia Marazzo Ofelia Anotinia matematika irakaslea izateaz gain, entzumen, ahots eta hizkuntza urrituetan irakaslea. Amak La Casa del Sol hasierako mailako eskola sortu zuen, baita Escuela Abierta Nueva Visión lehen eta bigarren mailako eskola eta Siembra izeneko hezkuntza bereziko eskola ere. Neba bat eta bi ahizpa ditu.

Lan ibilbidea

Bere lehen fikziozko film luzea Cielo azul cielo negro (2003) izan zen, Sabrina Farjirekin batera zuzendutakoa.[3] Mundu mailan Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen.

Bere bigarren film luzea, Espainiarekin koprodukzioan, El vestido izan zen, Eduard Fernandez eta Antonella Costa protagonista zituena. Valladolideko Zinemaldian estreinatu zen mundu osoan. Gero, nazioarteko 20 zinema jaialditan baino gehiagotan parte hartu zuen. 2009an estreinatu zen Argentinan, kritika bikainak jaso zituela.[4]

Bere hirugarren film luzea Juan y Eva izan zen, 2011n Argentinan estreinatua. Julieta Díaz eta Osmar Nuñez izan zituen protagonista, eta kritika oso onak eta emaitza oso onak lortu zituen. Gainera, Espainian eta Brasilen estreinatu zen, eta arrakasta handia izan zuen publikoaren eta kritiken aldetik.

2012an, Unasur Cine Jaialdia sortu zuen, UNASUReko herrialdeetako Nazioarteko Zinema Jaialdia, eta haren zuzendari nagusia izan zen. Urte berean Nestor Kirchner dokumentala zuzendu zuen.

2013an, De Luquek UNASUR Cine (Hego Amerikako Nazioen Batasuna) zuzentzen jarraitu zuen, eta hurrengo filma prestatzen hasi zen, Los últimos días, Patricio Vegaren gidoiarekin. Sarrasani, historia de un circo pelikula ere filmatu zuen.[5]

La verdad serie txikia idatzi eta filmatu zuen, Julieta Díaz eta Daniel Fanego protagonista izan zituena eta 2015ean TV Pública kateak emititakoa. Gero, Mediapolis filmatu zuen, Latinoamerikako Gobernuen eta masa-komunikabideen arteko harremanaren historia.[6]

2021ean bere lehen liburua kaleratu zuen, Ficción izenburuko elebarria.[7][8]

Buenos Aires Probintziako Gobernuak, Kultura Institutuaren bitartez, Paula de Luque zuzendari eta gidoilaria 2023ko irailaren 2tik 10era Buenos Aires Probintziako Nazioarteko Lehen Zinemaldiaren (FICPBA) Zuzendari Nagusi izendatu zuela iragarri zuen.[9]

Filmografia

Zuzendari

  • 2010: La leyenda del ceibo (film laburra)

Aktore

Gidoilari

  • 2003: Cielo azul, cielo negro.
  • 2007: 15 minutos de gloria (telebistako filma).
  • 2008: El vestido.
  • 2010: La leyenda del ceibo (film laburra)
  • 2011: Juan y Eva.

Koreografo

  • 2003: Cielo azul, cielo negro codirigido con Sabrina Farji
  • 2006: Todas esas cosas.
  • 2008: El vestido.
  • 2010: La leyenda del ceibo (film laburra),non koreografo lanak ere gin zituen
  • 2011: Juan y Eva.
  • 2012: Néstor Kirchner, la película (dckumentala).
  • 2019: Las formas de las horas.

Telebista

Zuzendari

  • 2007: 15 minutos de gloria (telebistarako filma)
  • 2015: La verdad (telesaila)

Gidoilari

  • 2007: 15 minutos de gloria (telebistarako filma)
  • 2010: La leyenda del ceibo
  • 2015: La verdad

Bera

  • 2009: Miradas 2.
  • 2011: Días de cine ( Espainiako informatiboa).
  • 2011: Televisión registrada (Argentinko informatiboa).
  • 2011: Vivo en Argentina (informatiboa).

Liburuak

Idazle

2021: Ficción[7][8]

Bizitza pribatua

Jorge Coscia (1952-2021) zinemagile eta politikariarekin ezkonduta egon zen, eta alaba bat izan zuten, Paloma Coscia de Luque zinemagilea (1996). Buenos Aires hirian bizi da.[10]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Paula de Luque | Dirección, Guion, Equipos adicionales» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Filmografía, imágenes y noticias en el cine argentino de Paula de Luque» cinenacional.com 2023-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  3. Estreno: Cielo Azul Cielo Negro. .
  4. (Gaztelaniaz) «Página/12 :: espectaculos» www.pagina12.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  5. «Festival Internacional UnaSur Cine – Integrando la diversidad» www.unasurcine.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  6. «Página/12 :: espectaculos» www.pagina12.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  7. a b (Gaztelaniaz) Destape, El. (2021-11-30). «La cineasta Paula de Luque presentó su primera incursión literaria con “Ficción”» www.eldestapeweb.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  8. a b (Gaztelaniaz) Ranzani, Oscar. (2022-01-11). «Paula de Luque: "Esta novela es furia y melancolía" | Acaba de publicar su libro "Ficción"» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Paula De Luque será la directora del festival internacional de cine | Provincia de Buenos Aires» www.gba.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  10. (Gaztelaniaz) «Mystake Argentina. Apuestas Deportivas y Casino. Bono de 90000 ARS» www.revistalindes.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).

Kanpo estekak