Paul-Alain Léger (Azemmour, Maroko, 1920 – Paris, 1999ko abenduaren 31) frantses armadako ofizial paraxutista izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Indotxinan eta Aljeria konbatitu zuen. Kontrainsurjentzia gerran berezitu zen. Aljerko guduan parte hartu zuen, 1958ko maiatzeko krisialdian, bleuite delakoan eta Si Salah aferan, besteak beste.