Patrícia Alexandra Godinho Gomes[1] (Angola, 1972ko ekainaren 26a) gineabissautar historialari, idazle eta irakaslea da, emakumeen papera erresistentzia antikolonialean, Afrikako feminismoa eta generoa herrialde lusofonoetan aztertzen dituena.
Bizitza
Patrícia Godinho Gomes Angolan jaio zen 1972ko ekainaren 26an[2] eta Ginea Bissaun hazi zen[3]. Lisboako Unibertsitate Teknikoan ikasi zuen eta 1995ean lizentziatu zen Zientzia Politikoetan, Afrikako Ikasketetan espezializatuta. 2002an doktoretza lortu zuen Cagliariko Unibertsitatean eta 2006tik 2010era doktorego-ondoko ikasketak egin zituen unibertsitate berean. 2014tik 2018ra, Bahiako Unibertsitate Federalean irakatsi zuen[1]. 2020tik aurrera Ginea Bissauko Ikasketa eta Ikerketa Institutu Nazionaleko ikertzaile elkartua da[1]. Afrikako Gizarte Zientzietako Ikerketen Garapenerako Kontseiluaren Batzorde Exekutiboko[1] eta Ikasketa eta Ikerketa Institutu Nazionaleko kidea da[2]. Bahiako Unibertsitate Federalak sortutako Biografias de Mulheres Africanas datu-basean kolaboratu du[4].
Afrikako herrialde lusofonoetako emakumeen esperientziak eta kolonialismoaren aurkako erresistentzia aztertzen ditu batez ere[2][5]. 2016an eta 2017an, emakume afrikar eta afro-brasildarren esperientziak aztertu zituen ikerketa konparatibo batean parte hartu zuen[6][7].
Lan hautatuak
- A importância das Forças Armadas Revolucionárias do Povo (F.A.R.P.) na luta pela libertação da Guiné-Bissau (2010)[8]
- A Mulher guineense como sujeito e objecto do debate histórico contemporâneo: Excertos da história de vida de Teodora Inácia Gomes (2016)[9]
- Para além dos feminismos: uma experiência comparada entre Guiné-Bissau e Brasil (Angela Figueiredorekin batera, 2016)[7]
- Encontros e desencontros de lá e de cá do Atlântico: mulheres africanas e afro-brasileiras em perspectivas de gênero (Cláudio Alves Furtadorekin batera, 2017)[10]
Erreferentziak
Kanpo estekak