Patrick Edlinger

Patrick Edlinger

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatrick Jean Louis Edlinger
JaiotzaAkize1960ko ekainaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Palud-sur-Verdon2012ko azaroaren 16a (52 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: altueratik erortzearen ondoriozko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea
IMDB: nm1060354 Edit the value on Wikidata

Patrick Edlinger (Akize, 1960ko ekainaren 15La Palud-sur-Verdon, 2012ko azaroaren 16a) frantziar eskaltzailea izan zen. Edlinger kirol eskaladaren aitzindaria eta mitoa da.[1][2] Historiako bigarren eskalatzailea izan zen 7c (5.12d)- Nymphodalle (1979)- eta 7c+ (5.13a) -Le Toit (1981)- graduko ibilbideak igotzen. Historiako lehen eskalatzailea izan zen 7B+ (5.12c) graduko ibilbideak - Captain crochet (1982)-, eta 7C (5.12d) gradukoak- La Polka des Ringards (1982)-egiten.

Biografia

Patrick Edlinger 1960an jaio zen Akizen, Landetan. Nerabe bat besterik ez zen eskalatzen hasi zenean, eta, kamioi-gidari gisa lehen lana lortu ondoren, amildegiak errepideak baino gehiago maite zituela erabaki zuen.[3]

1983an Ça Glisse Au Pays des Merveilles lehen igoera egin zuen Buouxen, Frantziako lehen 8a (5.13b).[4] Historiako lehen eskalada-lehiaketetako batzuk irabazi zituen: Sportroccia 1986an, Rock Master eta Snowbird 1988an.[5][6] 1988an, Patrick Edlingerrek AEBetako lehen eskalada lehiaketa irabazi zuen, 1988ko Kirol Eskaladako Nazioarteko Txapelketetan, Snowbirden. 500 metroko Verdon aldapatsuan egindako filmengatik ere ezaguna da. "Le Blond"a eskalatzeko estilo leun eta ederra zuen, filmatzeko aproposa. 1982an egin zen ospetsu, Jean-Paul Janssenen La Vie au bout des doigts dokumentalaren ondoren.[7]

1995ean Frantziako hegoaldeko haitz malkartsu batetik ia hilzorian erori ondoren, Edlingerrek bihotzaren geldialdi labur bat jasan zuen. Horri jarraiki, eskalada librearen muturreko formetatik erretiratu zen, eta Roc 'n Wall aldizkaria sortu zuen, Europako eskalada mugimendu "aske" burrunbatsuarentzat biblia bilakatu zena. Verdongo Arroiletan jarri zen bizitzen, non Eslovakiako bere emazte Matiarekin, La Palud-sur-Verdongo Gîte l'Escales, zuzentzen zuen oporretako alokairua harkaitz eskalatzaileentzako abiapuntu bihurtu baitzen. Bere azken urteak depresioaren eta alkoholismoaren aurkako borroka luze batek markatu zituen, "nire bizitzako erronkarik handiena" bezala deskribatu zuena.[3][8]

Eskalada ospetsuak

Hona hemen bere eskalada ospetsuenetariko batzuk:[1][9]

  • 8c/5.14b:
  • 8b+/5.14a:
  • 8b/5.13d:
    • Les sucettes à l'anis – Cimaï (FRA) – 1988 – Lehena
  • 8a+/5.13c:
    • La Femme BlancheCéüse (FRA) – 1985
    • La Boule – Sainte-Victoire (FRA) – 1984 – Lehena
  • 8a/5.13b:
    • Orange Mécanique – Cimaï (FRA) – 1989 – Bakarkako eskalada librea
    • Sphinx Crack – South Platte, Colorado (AEB) – 1985[10]
    • Ça glisse au pays des merveillesBuoux (FRA) – 1983 – Lehena[11]
  • 7c+/5.13a:
    • La Femme Noire (7c/7c+) – Céüse (FRA)
    • FenrirVerdon (FRA) – 1982 – Lehena
  • 7c/5.12d:
    • Medius – St. Victoire (FRA) – 1981
    • La Polka des ringardsBuoux (FRA) – 1980 – munduko lehen 7c} onsighta.[12]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Adieu Patrick Edlinger» planetmountain.com 2012-11-17.
  2. (Ingelesez) «Patrick Edlinger: The highs and lows of France's pioneering rock god» The Independent 2012-12-1.
  3. a b (Ingelesez) Davison, Phil. (2012-12-2). «Patrick Edlinger: ‘The god of free climbing’ who became a national hero in France» The Independent.
  4. (Ingelesez) Semet, Matt. (2011). The Climbing Dictionary. The Mountaineers Books, 204 or. ISBN 9781594855030..
  5. (Ingelesez) «French Dominate Climbing Meet at Snowbird» Deseret News 1988-6-13.
  6. (Ingelesez) «Continuing to dream of Patrick Edlinger» planetmountain.com 2012-11-19.
  7. (Frantsesez) «documentaire de Gilles Chappaz sur le grimpeur Patrick Edlinger. Le temps n'a pas de prise sur Edlinger» Libération 1997-6-14.
  8. (Ingelesez) Lichfield, John. (2012-11-30). «Patrick Edlinger: The highs and lows of France’s pioneering rock god» The Independent.
  9. (Gaztelaniaz) «Ha muerto Patrick Edlinger» Desnivel 2012-11-16.
  10. Jeff Achey; Dudley Chelton; Bob Godfrey. (2002). Climb!: The History of Rock Climbing in Colorado. The Mountaineers Books, 250 or. ISBN 9780898868760..
  11. (Ingelesez) «French Advantages – Part II. The short history of rock climbing 1980–1990» climbandmore.com.
  12. (Ingelesez) Hobley, Nicholas. (2012-11-17). «Adieu Patrick Edlinger» PlanetMountain.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.