Patricia Font (Bartzelona, 1978ko urtarrilaren 3a) zinema zuzendaria, idazlea eta gidoilaria da. Zinemarako eta telebistarako egin du lan.
Ibilbidea
Patricia Font Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC) graduatu zen, eta zinema eta telebistako zuzendari eta gidoilari gisa lan egin du.
Komedia eta drama egin ditu.
El maestro que prometió el mar (Itsasoa agindu zuen maisua) filman, Antonio Benaigesen bizitza kontatu zuen, haren irakasteko eta eskola ulertzeko modua (Freinet metodoa). Benaiges milizia falangistek fusilatu zuten, Franco jeneralaren 1936ko Estatu Kolpean, eta bere gorpua Pedraja Mendietan hobi komun batera jaurti zuten. Film horretan, halaber, omenaldi eta aitortza bat egiten die desagertutako pertsona guztiei eta pertsona horien gozrpuzkiak eta memoriak berreskuratzeko lanean diharduten elkarteei.[1]
Filmografia
Zuzendaria
Zuzendari gisa, filmak eta telesailak zuzendu ditu.[2]
Pulseras rojas. 2. denboraldia, 9., 10., 11. eta 13. atalak (2013)
Citas. 1. denboraldia., 2., 3., 6. eta 9. atalak (2015)
Citas. 2. denboraldia. : 2., 4., 5., 7., 9., 11. eta 13. atalak (2016)
Gente que viene y bah (2019)
La templanza, 1. denboraldia (2021)
Citas Barcelona, 1. denboraldia (2023)
El maestro que prometió el mar (2023)[3][4]
Pared con pared (2024)
Gidoilaria
Cites-eko gidoilaria izan da 1. eta 2. denboraldietan
Sariak eta aintzatespenak
Sariak eta izendapenak jaso ditu:[5]
Goya sariak:
- 2015ean, fikziozko film labur onenaren kategorian, Café para llevar-ek irabazi zuen
El maestro que prometió el mar filma 7 hautagaitzatarako izendatu zuten.
Feroz sariak
- 2017an, komedia telesail onenaren sarirako izendatua izan zen, Citas-engatik.
Gaudí sariak
- 2015an, film labur onenaren sarirako izendatu zuten, Café para llevar-engatik
- 2024an, Publikoaren Saria jaso zuen El maestro que prometió el mar pelikulagatik, eta Katalana ez den hizkuntzan egindako film onenaren sarirako izendatua izan zen El maestro que prometió el mar pelikulagatik.
2023an, Madrilgo Cine por Mujeres jaialdian, film espainiar onenaren saria irabazi zuen El maestro que prometió el mar filmarengatik.[6]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak