Artikulu hau antzinako platerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Patera (argipena)».
Patera terminoa latinetik dator, eta plater zabala, txikia eta sakonera txikikoa adierazten du[1]. Edaria bertan jartzeko erabiltzen zen, batez ere errituen testuinguruan, hala nola libazioa egitean. Baina etxeko hatuetan ere erabiltzen ziren, plater moduan[2]. Antzinako Erroman, testuinguru erritualetan edo gune aberatsetan erabiltzen ziren paterak metalezkoak izaten ziren (zilarra edo urrea) maiz, baina zeramikazkoak ohikoagoak izan ziren oro har.
Greziar zeramikan eta metalgintza tresna berdina erabiltzen zuten, baina kasu horretan, grekozko phiale izena erabiltzen da.
Patera batzuek, heldulekua izana dezakete albo batean[3] eta sakontasun handiagoa.