Pataten paradoxakalkulumatematiko bat da, eta emaitza kontraintuitiboa du. "Paradoxak" patatak deshidratatzea dakar, itxurazko kantitate txiki batengatik, eta, ondoren, espero baino masa-aldaketa handiagoa aurkitzea[1]:
«
Izeik etxera 100 kg. patata ekarri ditu, eta dendariak esan dio patata hauen %99 ura dela. Hainbeste ur ez duela nahi eta, kanpoan utzi ditu deshidrata daitezen, harik eta %98 ura diren arte. Zenbat pisatzen dute patatek orain? Emaitza harrigarria 50 kg da.
»
Quineren paradoxen sailkapena erabilita, pataten paradoxa egiazkoa da (hau da, emaitza benetakoa dela konproba daiteke.)
Azalpen sinplea
Hasiera batean (ezkerreko irudia), ur ezaren zati bat eta 99 ur zati daude. %99 ura da, edo ur falta 1:99. Ur ezaren proportzioa 1:49ra doitzeko, ura ez dagoen zatia mantentzen den bitartean, ur kopurua 49 zatitan murriztu behar da (erdiko irudia). Hau, ura bi zatiren baliokidea da: 98 zati ur (%98 ur) (eskumako irudia).
100 kg patatatan, %99 uretan (pisuz) 99 kg ur eta 1 kg solido dagoela esan nahi du. 1:99 ratioa da.
Portzentajea 98raino murrizten bada, solidoek pisuaren %2a azaldu beharko dute: 2:98ko proportzioa, edo 1:49koa. Solidoek 1 kg pisatzen dutenez, urak 49 kg pisatu behar ditu 50 kg izan dadin.
Soluzioak aljebra erabiliz
1. metodoa
Uraren lurruntzearen ondoren, geratzen den kopuru osoak, , patata puru kg. 1 eta (98/100)x ura izango da. Ekuazioa, beraz, honakoa da:
eta emaitza: = 50 kg.
2. metodoa
Patata freskoetan dagoen uraren pisua da.
Izan bedi galtzen den uraren pisua deshidratatzen direnean, orduan da uraren pisua patata deshidratatuetan.
Parentesi artekoa hedatuz:
txikia kenduz bi alboetan:
Eta beraz, ur galera:
Eta deshidratutako pataten pisua:
3. metodoa
Patatak deshidratatu ostean, patatak %98 ura dira.
Honek esan nahi du patatetan ura ez denaren ehunekoaren pisua dela.
x baldin bada patatek duten pisua deshidratatu ostean, orduan: