Passepartout, Azkoitian sortutako musika taldea izan zen.
Biografia
Azkoitian musikaren inguruan elkarturiko bost lagunek osatu zuten taldea. Xabi eta Tomas aurretik herriko Moonlight taldean aritu ziren jotzen.
Esperimentazioa dute gustoko eta bost kantutako Passepartout diska ere interneten zabaldu zuten euskarri fisikorik gabe. 2017an Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten[1].
2019an kide berek talde berria sortu zuten, Bulego taldea hain zuzen ere[2], musika estiloari buelta bat emateko helburuaz[3].
Taldekideak
- Xabi - bateria, pad-a
- Tomas - ahotsa eta gitarra
- Itzi - teklatuak
- Jontxu - baxua
- Ruben - gitarra
Diskografia
- Passepartout (2016, autoekoizpena) - 5 kanta[4]
- Sinergia (2018, autoekoizpena)[5]
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak