Passel Argente Star Warseko unibertsoko pertsonaia bat da.
Estralurtar hau Koorivia planetako ordezkari bezala hasi zen Senatu Galaktikoan Errepublika Galaktikoaren garaian. Argente Aliantza Korporatiboaren burua ere bazen. Sistema Independenteen Konfederakuntzaren Hitzarmen Separatista sinatu zuen eta gudu ezberdinetan parte hartu zuen bere Aliantza Korporatiboko tanke droideekin. Geonosis planetan egon zen eta bertatik bizirik ihes egitea lortu zuen Errepublikari kalte egiten jarraitzeko.
Mustafar planetan hil zen, Darth Vader heldu ondoren, kontseilu separatistaren azken biltzarrean.
Kanpo estekak