Parkopresia, gorotz-erretentzio psikogenoa ere deitua, nolabaiteko pribatutasunik gabe libratzeko ezintasuna da. Libratzeko behar duen pribatutasun-maila aldatu egiten da, gaixo batetik bestera. Heste (lodi) lotsati ere deitu izan zaio. Pertsona askok lotsa sentitzen dute eta lotsa horrek ezintasun fisikoa eragin dezake kaka egiterakoan. Jatorri psikologikoa duen gaitza da.[1]
Parcopresia ez da mendebaldeko herrialdeetan medikuntzan aitortutako gaixotasuna. [2]