Paranáko Hirutasun Txit Santuaren jesuiten misioa (gaztelaniaz: Misión jesuítica de La Santísima Trinidad de Paraná) Paraguain jesuiten guarani misioen artean hoberen kontserbatu diren aztarnak dira, baita handienak ere. Muino batean dago, Encarnación hiritik 28 kilometro ipar-ekialdera, Itapúako departamenduko Trinidad udalerrian.
1706ko ekainean sortua, 1728an 3000 guarani biztanle inguru zituen. Lekua abandonatu eta bi mende geroago berraurkitu zen. 1993an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak