Pappus Alexandriakoa

Pappus Alexandriakoa
Pappusen Mathematicae Collectiones lanaren azala, Federico Commandinok itzuliak. 1589 Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΠάππος
JaiotzaAlexandria, 290
Heriotza350 (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta astronomoa
Lan nabarmenak

Pappus Alexandriakoa (grezieraz Πάππος edo Ἀλεξανδρεύς), (290350) matematikari greziar garrantzitsu bat izan zen.

Alexandriako eskolako azken matematikari handia, Euklidesen Elementuak eta Klaudios Ptolemaiosen Almagesto lanei buruzko iruzkinak idatzi zituen.

Bere lan nagusiak, Synagoge edo Bilduma Matematikoa deitua, 340 inguruan idatzia, garrantzi berezia du ikuspuntu historikotik, bere garaiko ezagutza matematikoen erakusketa oso eta sistematiko bat izateaz gain, gaur egun, neurri handi batean galduak dauden Alexandria hirian matematiken irakaskuntzaren funtsak ziren lanen zatiak, batzuetan osoak, biltzen bait ditu. Bildumak, zortzi liburuz osatua dagoena, guztiak kontserbatuak (lehena eta bigarrenaren zati bat izan ezik), ezagutza geometriko garrantzitsuak sartzen dituzten problema batzuk ditu, parabola baten fokua edo sekzio koniko baten zuzentzailea, eta teorema ugariren azalpena, horien artean, biraka ari diren irudien azalera eta bolumena adierazten dituena.

Geometrian, zenbait teoremaren egiletza ematen zaio, guztiak, Pappusen teorema izen orokorrarekin ezagutzen direlarik. Honako hauek dira batzuk:

Kanpo estekak