- Artikulu hau Saturno planetaren sateliteari buruzkoa da; pertsonaia mitologikoa gaitzat duena beste hau da: «Pandora»
Pandora (grekoa: Πανδώρα), edo Saturno XVII, Saturno planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
Pandora satelite txiki eta irregular bat da. Haren ondoan dagoen Prometeo sateliteak baino krater gehiago ditu gainazalean; haietako bi, gutxienez, 30 km-ko diametrokoak dira. Itxuraz, ez du labarrik ez haranik, baina baditu arrakala batzuk.
Dentsitatea eta albedoa ikusita, badirudi Pandora izotzez osatuta dagoela eta oso porotsua dela.
Prometeorekin batera, Saturnoren F eraztunaren satelite artzaina da.
Aurkikuntza
Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta aurkitu zuen Stewart A. Collins-ek (eta D. Carlson-ek, zenbait iturriren arabera). Nazioarteko Astronomia Batasunak 1980ko urriaren 25ean eman zuen aurkikuntzaren berri.
Izendapena
Pandora satelite-izena mitologia grekoko Pandora pertsonaian du jatorria; Pandora, mitologia grekoaren arabera, lehen emakumea izan zen.
Hasieran S/1980 S 26 izendapen sistematikoa eman zitzaion. Pandora behin betiko izena 1985ean eman zitzaion ofizialki.
Kanpo estekak