Palmeras en la nieve 2015. urtean Fernando González Molinak eginiko filma da, Luz Gabásen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Filmak bi Goya Sari irabazi zituen: zuzendaritza artistikoarena eta abestiarena.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1953 urtea da eta Kilianek Huescako mendiak utziko ditu, anaiarekin batera Fernando Poo irlarako bidaiari ekiteko. Lur urrun eta exotiko hartan zain dute aita, Sampaka finkako beterano bat. Han, munduko kakao onenetakoa hazten du. Kolonian gizarte-bizitza arina aurkituko dute, Espainia zurrun eta grisaren aldean. Kolonoen eta bertakoen arteko kontrasteak biziko dituzte, eta laguntasunaren, pasioaren, amodioaren eta gorrotoaren esanahia ezagutuko dute. Urteetan ahaztutako eskutitz bat nahigabe aurkitzeak bidaiatzera bultzatuko du Clarence, hasi Huescako mendietatik eta Biokora arte, haren aita Jacobok eta osaba Kilianek gaztaro gehiena igaro zuten lurra bisitatzera: Fernando Poo irla. Lurralde arriskutsu bezain jori eta erakargarri hartan, inguruabar historiko nahasiak tartean debekatutako maitasun-afera baten sekretua aurkituko du Clarencek; afera horren ondorioak oraina eragitera ere iristen dira.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak