Pagogan Arabako mendia da, Gasteiz mendiak mendilerroan kokatuta dagoena. Iparraldean Gasteizko lautada dago, hegoaldean berriz, Trebiñuko konderria.
Iparraldeko isurialdean pagadiak daude (hortik datorkio izena), eta hegoaldean berriz, arteak eta ipuruak hazten diren larreak.
Izena
Euskal izen honen jatorria pago gain da, iparraldeko isurialdean dituen pagoak direla eta. Geroago, gaztelaniaz, jatorrizko esanahia ahaztuta, Palogan esan izan zaio.[1]
Abiapuntuak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Pagogan (1029 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).