Pacificado 2019ko Paxton Winters brasildar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da.
Donostiako Zinemaldiko 67. edizioaren Sail Ofizialen aurkeztu eta Urrezko Maskorra irabazi zuen, eta horrekin batera, Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Bukassa Kabengele) eta Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria (Laura Merians).[1]
Istorioa
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Tatik, 13 urteko neska barnerakoi batek, zailtasunak izango ditu Jaca aita urrunarekin konektatzeko, aita Olinpiaden ondorengo egun nahasietan espetxetik atera eta gero. Polizia Baketzailea Rioko inguruko faveletako okupazio ahulari eusteko ahaleginetan ari den bitartean, etorkizunerako dituzten itxaropenak kolokan jartzen dituen borrokaren erdian aurrera egin beharko dute Jacak eta Tatik.[2]
Aktoreak
- Bukassa Kabengele: Jaca
- Cassia Gil: Tati
- José Loreto: Nelson
- Débora Nascimento: Andrea
Erreferentzia
Kanpo estekak