Ozeano Bareko Hamar urteko Oszilazioa (ingelesez: Pacific decadal oscillation edo PDO), Ozeano Bareko klima-aldakortasuneko eredu bat da, zeinek hamar urteko epetan bere faseak aldatzen dituena, normalean bizpahiru hamarkadaro. PDO Ozeano Bareko ur-azala bero ala hoztean antzematen da iparraldeko 20ºtan. Beroaldian (edo fase positiboan), Barearen mendebaldea hozten da eta ekialdeko alde bat berotzen da. Hotzaldian (edo fase negatiboan) alderantziz gertatzen da.