Ozeano Barearen ipar–mendebaldeko zuhaitz-olagarro
Ozeano Barearen ipar–mendebaldeko zuhaitz-olagarro (Pacific Northwest Tree Octopus) interneten bidez Lyle Zapatok 1998an sortutako iruzurra da. Horren arabera animalia arraro hau desagertzeko zorian zegoen eta salbatzeko laguntza eskatzen zuen. [1]
Biologia
Gezurrezko zefalopodo espezie hau "Octopus paxarbolis" izenarekin batailatua izan zen ("zuhaitz-olagarro"). Sortzaileak adierazi zuen arabera animalia gauza zen uretan eta lehorrean bizitzeko. Haren bizileku nagusia Ameriketako Estatu Batuetako WashingtongoOlympic National Forest zen, hango baso eta ibaietan. Ibaietan, alegia, arrautzak jartzen zituen. Olagarro honen harrapari nagusia Oin Handi zen (Sasquatch).
Gezurraren zantzuak, beraz, nabarmenak dira. Hala ere, jende askok benetakoa bezala hartu zuen zuhaitz-olagarro.[2] Ondorioz, laster hasi ziren zabaltzen gezurrezko argazkiak eta muntaketak.