- Artikulu hau AEBetako goi-ordoki eta eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ozark (argipena)».
Ozark goi-lautada (ingelesez: Ozark Plateau) edo Ozark mendiak (ingelesez: Ozark Mountains ) Estatu Batuetako barnealdeko goi-ordokia da, Missouri, Arkansas, Oklahoma eta Kansas estatuetan hedatzen dena. 129.500 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 500-800 metro bitarteko garaiera du. Ozark goi-lautadaren iparraldean dago Ozark aintzira, Missouri hego-erdialdean. Estatu Batuetako aintzira artifizial handiena da: 220 kilometro koadro. Osage ibaian dago, eta Bagnell presak sortzen du.
Erreferentziak
Kanpo estekak