Oxanoa (IUPACen izendapena) edo tetrahidropiranoa konposatu organiko heteroziklikoa da, C5H10O formula duena eta eter ziklikoen familiakoa. Likido kolorge lurrunkorra da[1][2].
Tetrahidropirano esaten zaio piranoari erreferentzia eginez, zeinek hidrogena daitezkeen bi lotura bikoitz dituen.
Oxano klasea osatzen dute oxanoaren deribatu ordezkatuek. Halaber, oxanoaren eraztuna, hots bost karbono-atomo eta oxigeno-atomo bat, piranosa azukreen gunea da, glukosarena esate baterako.
|
|
α-D-(+)-Glukopiranosan argi ikusten da oxanoaren egitura, urdinez.
|
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Tetrahydropyran» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ Oxane. .
Kanpo estekak