Otto John Schaden (1937ko abuztuaren 26a - 2015eko azaroaren 23a) estatubatuar egiptologo bat izan zen.
Tennesseeko Memphiseko Unibertsitatean Amenmesesen hilobiaren indusketetako (Amenmesse Tomb Project) zuzendaria. Amenmeses faraoiaren hilobia den KV10ean lan egin zuen Erregeen Haraneko eremu nagusian, eta mendebaldeko haraneko WV23, WV24 eta WV25 hilobiak garbitu eta ikertu zituen.
2006ko otsailaren 8an bere taldeak KV63 hilobia aurkitu zuela adierazi zuen, aurkikuntza 2005eko martxoaren 10ean egin zen arren. Kalterik gabeko ezkutaleku bat da, 1922an Howard Carterren taldeak Tutankamonen hilobia den KV62a aurkitu zuenetik aurkitutako lehena.