Osteoklastoa hezur-ehuneko zelula erraldoia da, nukleo ugari dituena. Hezurraren eta kartilagoaren matrizea digeritu eta suntsitu egiten du, entzimen eraginez, eta hondakinak fagozitatzen ditu jarraian. Suntsitze hori ezinbestekoa da hezurraren hazkundea posible izan dadin.[1] Birxurgapen osteoklastikoa kanpoko faktore erregulatzaile batzuen mende dago, hala nola paratohormona, 1,25-dihidroxikalziferola (D3 bitamina), kaltzitonina eta D bitamina.
Erreferentziak
Kanpo estekak