Ostende hondartza (gaztelaniaz: playa de Ostende) Castro Urdiales udalerrian dago, Kantabrian. Maskor formakoa da, 900 metro luze eta 50 metro zabal, batez beste. Bi sekziotan banatuta dago: lehenengoa, txikiagoa, "matadero" (euskaraz: «hiltegi») izenekoa, udal-hiltegi zaharra bere ondo-ondoan zegoelako. Cuervos lurmuturrak bereizten du Ostende hondartza, handiagoa. Hondartza 1990eko hamarkadaren hasieran sortu zuten harrobiko legarrarekin, baina badira zenbait gune, hala nola Peru Zaballa kiroldegitik gertu dagoena, non harea naturalak harri ehoa ordezkatu duen pixkanaka.
Kanpo estekak