Osmanturkierazko gizonezko izena da, jatorria duena arabierazkoʿUthmān (عثمان) izenean (beste aldaera bat da Usman).
Osman I.a buruzagi turkiarrak 14. mendean sortu zuen estatuari osmanli patronimikoa ematen zaio turkieraz, eta horren aldaera da, Europako hizkuntza gehienetan otoman eta antzekoak, horien artean euskaraz otomandar. Otomandar Inperioaren izenaren jatorria, beraz, Osman izen berezian dago.