Osagarriaren sistema

Osagarriaren proteinak zelula-mintza zulatzen.

Osagarria immunitate-sistemaren proteinen multzoa da, partikula arrotzen (bakterio, birusen...) suntsiketan parte hartzen duena.

Hamabi proteina osatzen dute osagarria. Proteina hauek ez dira immunoglobulinak, ez dute, beraz, zer ikusirik antigorputzekin. Immunoglobulinak termoegonkorrak dira, eta osagarriaren proteinak, aldiz, termolabilak.

Osagarriaren eginkizuna hirukoitza da:

Osagarriak ez du inoiz bakarrik jarduten. Osagarria aktiba dadin, antigorputzak antigeno arrotzari lotu egin behar dira lehen. Antigorputzik egin ezean, osagarria ez zaio partikula arrotzari lotzen. Antigeno-antigorputz sistemak osagarria aktibatzen du, beraz. Osagarriaren proteinak antigeno-antigorputz sistemari lotzen zaizkio, eta ur-jauzi moduan funtzionatzen dute: proteina bat aktibatzeak hurrengo aktibatzea eragiten du. Azken emaitza partikula arrotzaren suntsiketa da.

Antigorputzen aldean, osagarria ez da espezifikoa. Antigorputza oso espezifikoa da, eta dagokion antigenoari bakarrik lotuko zaio. Edozein osagarri, aldiz, lotuko zaio antigeno-antigorputz sistemari, partikula arrotzen lisia eragiteko.

Antigorputzen funtzio nagusia partikula inbaditzaileak (bakterioak, birusak...) ezagutzea da, eta baita osagarria aktibatzea ere, honek partikula arrotz horiek apur ditzan. Baina antigorputz guztiek ez dute osagarria aktibatzen: G immunoglobulinak eta M immunoglobulinak besterik ez dute osagarria erakartzen.

Osagarriaren 12 proteinak C hizkiarekin eta zenbaki batekin izendatzen dira: C1, C2, C3...etab.

Osagarriaren jarduera oso eraginkorra da zelula arrotzen aurrean, hauek suntsitzeko bi arma dituelako:

  • zelularen lisia eragiten du (C5, C6, C7, C8 eta C9 proteinek zelularen mintza zulatzen dute)

Birusak, eritrozitoak eta bakterio Gram negatiboak lisatzen dituzte osagarriaren proteinek. Bakterio Gram positiboak ezin dituzte zuzenean suntsitu, eta osagarriaren opsonizazioaren ondorioz deusezstatzen dira (makrofagoen bitartez)

Ikus, gainera

Kanpo-estekak