Orreagako gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian gertatu zen gudua izan zen, 1813ko uztailaren 25ean hain zuzen ere.
Aurrekariak
Wellingtonek Gasteizko guduan Joseph Bonaparte menderatu ondoren, Donostia eta Iruñea hartzeko erasoaldiei ekin zion, frantziarrak Iberiar Penintsulatik botatzeko.
Wellington Donostia konkistatzeko ahaleginetan zegoenean, bere portua garrantzi estrategikoa zuenez, 11.000 lagun bidali zituen Iruñera O'Donnell jeneral espainiarraren agindupean. Frantziarren kontraerasoa saihesteko Rowland Hillen gudarosteari eskatu zion Pirinioetatik 80 kilometroko luzera zuen frontea kontrolatzea, batez ere, mendiko pasabideak[1].
Gudua
Porrotaren ondoren Soult mariskalak laster berrantolatu zuen bere armada eta Iruñeko goarnizioa babesteko erasoaldia bota zuen Amaiur eta Orreagako pasabideetatik[2].
Orreagatik 40.000 soldadu eta 8 mendi-kanoi pasa ziren Reille eta Clausel jeneralen agindupean. Pasabidea defenditzeko Galbraith Lowry Cole jeneralak zuzendutako 4. infanteria dibisioia eta 4/10 portugaldar brigada zeuden.
Napoleondar armada Donibane Garazitik atera zen bi zutabetan. Clauselek Astobizkarretik eta Reillek Lindus menditik pasa behar izan zuten. Goizeko 06:00tan armada biak elkartu ziren. Frantziarrak britainiarrak baino askoz gehiago izan ziren. John Byngen brigada ekialdean Clauselen dibisioaren erasoa hiru orduz eutsi zuen atzera egin arte.
Arratsaldeko 14:00rako Colek hiru brigada gehiago eta tropa berriak ekarri bazituen ere, 17:00rako, lainoa gudua-zelaia estali zuenerako, portugaldar 4/10 brigadak baino ez zuen zutik irauten, Baigorrin hain zuzen ere. Colek, kontrako aginduak izan arren, gudarosteei Iruñera atzera egiteko esan zien.
Ondorioak
Armada aliatua berrantolatu eta Sorauren inguruan aurre egin zuen.
Wellington Donostia eta Iruñea setiatzeko armada bitan zatitzea "gudan egindako akatsarik handienetako bat" izan zela onartu zuen[3].
Erreferentziak
- ↑ Chandler, David. (1999). Dictionary of the Napoleonic Wars. Wordsworth Editions ISBN 1 84022 203 4..
- ↑ Longford, Elizabeth. (1971). Wellington: The Years of the Sword. Panther Books Ltd. ISBN 586 03548 6..
- ↑ Wellingtongo dukea, Arthur Wellesley,. (1838). The dispatches of Field Marshall the Duke of Wellington : during his various campaigns in India, Denmark, Portugal, Spain, the Low Countries, and France, from 1799 to 1818. X John Murray.
Kanpo estekak